Itsasoko untziak, barkha handiak, anhitz daduka, karga handia iasaiten du. Erditaraiņo betheagatik itsas gaiņean dago. Hirur laurdenak betheagatik ere badabilla, oraiņo ageri da. Guztia betha dadinean, hondatzen, eta ondoratzen da, orduan estaltzen da. Zeren ezta, soberaniak gaiņez eragin eztiazaionik, ezta bere neurria baiņo gehiago dadukaionik. Bada haur beror gerthatzen zaitzu, zeure bekhatuen kargarekin, zuri ere. Egiten ditutzu hogoi bekhatu mortal, eta oraiņo bizi zara, igurikitzen deratzu Iainkoak. Egiten ditutzu berrogoi, eta oraiņo ere utzten zaitu. Egiten ditutzu hirurogoi, eta guztiarekin ere badu pazientzia, pairatzen derauzkitzu. Egiten ditutzu lauretan hogoi, eta orduan bethatzen da neurria, orduan mukurutzen da, orduan gainez eginik, untzia ondara bezala, zu ere, infernuko zolara erortzen zara.




http://www.gabone.info/~AIM/index.html